1. Zaindu ondo zu eta maite dituzunak
Zaindu eta topatu erronkei aurre egiteko modu eraikitzaileak. Pasa ezazu ahalik eta kalitatezko denbora maite dituzunekin. Kartetan edo mahai-jokoetan jolastu, zerbait sortzailea egin, irakurri eta barre egin elkarrekin. Oroitzapenak sortu itzazu.
2. Eskertu daukazunagatik
Adi egon zure bizitzako gauza onei eta eskertu ezazu. Egunero pentsatu hiru gauza onetan eskertuta egoteko, adibidez, afariko mahaian edo lotara joan aurretik. Pentsamenduek eragina dute gure sentitzeko moduan.
3. Janari osasuntsu eta ona jan egunero
Garrantzitsua da dieta osasungarria eta askotarikoa izatea. Aukeratu naturalki aberatsak diren elikagaiak, fruta, barazkiak, produktu integralak eta arraina kasu, eta gogoratu ere D bitamina hartzen. Azala eguzkitan zuzenean jartzen denean, gorputzak D bitamina sortzen du. Beraz, ez ahaztu eguzki pixka bat hartzea, baita etxeko leihotik ere.
4. Egin ariketa fisikoa egunero
Ariketa fisikoa garrantzitsua da ongizate mentala eta fisikorako, loa hobetzeko eta energia handitzeko. Jarduera fisiko bizia egiten ezazu egunero; helduek gutxienez 30 minutuz eta haurrek gutxienez 60 minutuz. Hobe da pixka bat egitea ezer ez egitea baino, eta sedentarismo luzea mugatzea.
5. Landu kalitatezko loa, ohitura onekin
Ondo lo egitea funtsezkoa da eguneroko erronkei aurre egiteko. Lo egiteak eragin positiboa du sistema immunologikoan, kontzentrazioan eta ikasteko gaitasunean. Funtsezkoa da ere haurren hazkunderako eta garapenerako. Lo egokia lortzeko ohitura onak ezarri adinaren arabera. Konfinamenduak dakartzan zailtasunak gorabehera, mantendu familia osoarentzako lo-orduen patroi erregularra.
6. Saihestu alkohola edo tabakoa kontsumitzea aurre egiteko estrategia gisa
Ez da baliagarria alkohola edo tabakoa erabiltzea sentimendu zailei aurre egiteko, hala nola kezkak eta antsietatea, edo lasaitzeko. Alkoholaren eta tabakoaren kontsumoak sistema immunologikoa ahultzen du, epe luzera osasunean eta ongizatean eragin negatiboa izateaz gain. Edozein tabakismo mota kaltegarria da sistema kardiobaskularrentzat eta arnasketa-sistementzat. Gogoratu COVID-19ak ere sistema horiek kaltetu ditzakeela.
7. Izan zaitez sozialki arduratsua eta bete jarraibideak
Jokabide arduratsua erakutsi eta babes zibileko agintarien jarraibideak jarraitu, inguratzen zaituzten pertsonak eta baita osasun-sistema babesteko ere. Aldi berean, beharrezkoak ez diren kezkak saihestu, eragin negatiboa izan baitezakete bizi-kalitatean eta gure segurtasun-zentzuan..
8. Jarraitu ikasten eta zereginak egiten
Aurkitu aukerak egoera bakar honetan. Ikasi zerbait berria edo hasi amaitu gabe dituzun zereginen zerrenda egiten. Orain da unea hizkuntza berri bat ikasteko, plater berri bat prestatzeko, dantza berri bat ikasteko, zure gau-mahaitxoan zain dituzun liburuak irakurtzeko, familiako argazkiak ordenatzeko edo biltegia txukuntzeko.
9. Eman besteei, erakutsi adeitasuna eta errukia
Egin zerbait atsegina besteentzat. Errukia praktikatu. Irribarre egin. Besteei denbora eman telefono-deiak egiten, interesa agertzen eta lagunekiko edo mesedeekiko esker ona adierazten. Eskaini boluntario gisa, ahal baduzu. Zu zeure burua testuinguru zabalago baten parte gisa ikusteak poza emango dizu eta besteekiko harremana indartzen lagunduko dizu ere.
10. Gozatu orainaz – Hemen eta orain
Bilera sozial gutxiagorekin, astiroago joateko aukera ematen zaigu. Egoerak aprobetxatu, eta momentuaz gozatzen eta hemen eta orainan gehiago bizitzen ikasi. Begiratu inguratzen zaituzten gauza txikien eta naturaren edertasuna zure zentzumen guztiekin. Utzi denbora hau elikagarria eta atsegina izan dadin.